XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BARRIAK

Azalkuntza onenagaitik, garaikur berezia, Gangurenek au be.

Moltzorik onenetan lenengo saria, Somorrostro`ko Lejarza`tar Iñaki`k.

Amanita ziza motariko geyenaren saria, Etxarri-Aranaz`eko Gure-Etxeak.

Entoloma Lividum motakoetan be eurok gure naparrok.

Moltzorik bereziena, Orozko`ko Bengoetxea taldekoak.

Aurreko igandean, sukalkintzan irabazitako sariak be, egun ontan banandu ziran.

Eta irabazleak ez-eze, aurkeztu ziran guztiak izan eben euren zeozertxu, bai ziza-sukalkintzakoak, baita gaurko aurkezlariak be.

Eskerrak inguruetako ta erriko landola, seguru-etxe ta salerosketak emondakoari.

Ta Bizkai`ko Aurrezki Kutxak Berberana ardau biltegiak eta... zelan ez!, erriko Udalaren laguntzea.

Peña Santa Cruz bazkunekoak, diru laguntza orreikin, galdakaotarrai jaialdi polita erakutsi al izan dautse.

Garaipen bat geiego erriak eta erriko bazkun langille onek.

Gure zorionak AGUR onen bitartez.

BASA-JAUN.

Danetik labur MAÑU TA URDULITZ

Urrillaren 13`gnean, Garitaonandia`tar Gotzon abade jatorra ta guztion lagun zanaren gogo alde Mezea izan gendun.

Bermeotar pilloa, mañutarrak, eta bilbotar banaka batzuk, gazte eta zar, bete eben eleizea, Mañu`n.

Urrillaren 20`gnean, Urdulitz`en, bere jaioterrian, berbera jazo zan.

Bai batean naiz bestean, uts aundiak ikusi genduzan.

Asko ez ziran etorri, eta biotzean min emon euskun gauzak ain azkar aztu legikezala ikusteak.

Utsik mingarriena, abade bere lagunena izan zan, bat bera be ez zan azaldu... nun ete-ziran?.

OÑATI

Jaurlaritzako aztertzailleak, txokolate landola bateri 75 milla ta 500 milla lauerlekoko zigorrak ipiñi dautsaz, txokolate naastua egiteagaitik.

Akeita aurtu bearko, ala, esnea oba?.

TUDELA

Uri onetan jasotzeko dan Nuklear Landola`tar aurkako ezetz andi bat jaurti dau Naparroa`ko Aldundiak.

Gipuzkoa`n be, Aldundikoak,Udaletxeak eta Bazkun batzuk (Arantzadi ta), ozen eta garbi erantzun dabe.

Bizkaia`n ostera, iñork ez dau tautik be esan.

ILLARGIAN

Euskalerria`n diran egunerokoak aitatzean, danon ao-miñetan erdal-izparringiak erabilten dogu.

Erdal ori geigarri dago, euskerazkorik ez dago-ta.

Mundu zital onetatik urruneko zeru lilluragarri baten dabiltzala, arestian, batek, Marte ta Jupiter eta izarretan garabiltz.

Aulan, laster esan al izango dogu, emengo izparringak ez dagozala zeruan, lurrean bere ez.

Ilargian baiño.

OÑATI

Barriz be.

Larogeitak Ipar-amerikar ikasle dagoz uri onetan.

Ara joan ziran euskal-artzaiñen ondorengoak geienak.

Or urteneteko ikastaroa beteko dabe.

Euskerea, gaztelerea, ta euskal-jakintzan jardungo dabe.

Talde au.

Idaho`ko Boise Ikastetxe Nagusitik ei-dator, eta emengo eralgitza guztiak Ikastetxe orrek ordainduko dauz.

Ameriketatik gure jakintzea ikastera datoz eta guk, ba ete daukagun be ez dakigu!.

SONDIKA

Andrak be kale-jiretan, kaleak zear asarre.

Ur ezagaz, andra mordotxo batek, agerpen bat egin dau erri onetan.

Ogei minutu luzatu ei-zan aurkezpen ori: Dana euria, dana ura, ta etxeetan arpegiak garbitzeko lain urik be ez.

IBAIAK

Zikiñak ei-doguz.

Ederto garbitu dira egun oneitan! Olioa gora doiala, arrolioa goian geratu dala, zergaitik bidoi kadaka gure ura saldu ez? Or nunbait, urik barik, gizasemeak, abereak eta lurrak egarri gorrian ei-dagoz! Merke saldu ta ara gizarteari ta geuri laguntzen.